Artearekin hitzordua
Urte bat gehiago, Ibilaldiaren harira, Ibilarte erakusketa abian jarriko du Bizkaiko Ikastolen Elkarteak. Bertan parte hartuko dute hirurogei bat artistek, gazteak zein kontsagratuak, ohiko teknikak –pintura, eskultura, argazkia- zein teknologia berriak erabiltzen dituztenak: Urko Agirre, Xabier Agirre, Patxi Aldunate, Amaia Alberdi, Javier Alkain, Juan Jose Altuna Akizu, Joxe Amnategi, Elssie Ansareo, Mariano Arsuaga, Alfonso Ascunce, Eider Astrain, Jose Antonio Azpilicueta, Nestor Basterretxea, Luis Candaudap, J. C. Cardesín, Ion Cia, Naia del Castillo, Juan Chillida, Gustavo Diaz Sosa, Martin Egia, Borja Estankona, Arnatza Gabino Sanchez, Mikel Garate, Marga Garitaonandia, Kepa Garraza, Jaime Gartzia, Juan Luis Goenaga, Miren Gonzalez, Iñaki Gracenea, Arantza Guereño, Javier Herrero, Antton Hurtado, Ismael Iglesias, Juliantxo Irujo, Koldobika Jauregi, Maria Jimenez, Kikis Alamo, Aiora Kintana, Joseba Lacadena, Mari Jose Lacadena, Erramun Landa, Jose Angel Lasa, Jesus Mari Lazkano, Nerea Lopez Lezeta, Jose Luis Mayor, Jose Mari Moraza, Ana Mugica, Alfredo Murillo, Hector Orruño, Felix Ortega, Santi Ortega, Pedro Oses, John Otazu, Xabier Otero, Alberto Palomera, Alberto Rementeria, Javi Rivero, Roman, Ramon Ruiz Cabestany, Dora Salazar, Koldo Sebastian, Jose Luis Tolosa, Jose Angel Uberuaga “Ube”, Wellman, Jose Zugasti eta Jose Luis Zumeta. Ez hutsik egin arte ona ikusteko aukera paregabe honi. Ibilarte ikusgai egongo da maiatzaren 23tik ekainaren 3a bitartean.