II. IBILARTE MARRAZKI LEHIAKETA

Kontaizu

art27_1


Elorrioko Txintxirri Ikastolak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak II. Ibilarte Marrazki Lehiaketa antolatu dute "Já Producciones Culturales" enpresaren laguntzarekin. Apirilaren bukaeran, Ibilaldiak antolatuko duen Ibilarte 06 arte garaikidearen erakusketa dela eta, antolatu da lehiaketa hau. Aurtengo Ibilarte, BBKk Gran Via 32an duen Aretoan izango da eta bertan, hogei artista baino gehiagok modu batean edo bestean mendia gaiarekin erlazionatutako obrak aurkeztuko dituzte. Erakusketaren antolatzaileek umeak eta gazteak artera hurbiltzeko aukera bikaina bezala ikusi dute lehiaketa eta horregatik marrazki lehiaketaren gaia mendia izango da. Ibilarterekin eta lehiaketarekin bat eginez, erakunde batzuk parte hartzeko nahia adierazi dute (Athletic Club, Lagun Aro Bilbao Basket, Deia, Goya eta Bilbao Arte Fundazioa) eta sari bezala banatuko diren produktuak antolatzaileen eskuetan utzi dituzte. LEHIAKETAREN BALDINTZAK

  • Marrazkien gaia "Mendia" izango da.
  • Bi maila egongo dira:
  • 1. maila. 12 urtera bitarteko haurrentzat.
  • 2. maila. 13tik 16 urtera bitarteko gazteentzat.
  • Marrazkia DIN A4 formatuan aurkeztuko da.
  • Partehartzaileek marrazkiaren atzealdean izen abizenak, adina, helbidea, ikastola eta telefonoa adierazi beharko dituzte.
  • Marrazkiak helbide honetara bidali beharko dira:
Bizkaiko Ikastolen Elkartea (II. Ibilarte Lehiaketa) Aoiz Plaza, 1 48015 Bilbo
  • Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 31 izango da, ostirala.
  • Ebaluaketa batzordea lehiaketaren antolatzaileen ordezkari batek, laguntzaileen ordezkari batek eta Ibilarten parte hartuko duen artista batek osatuko dute. Batzordeak aurkeztutako lanak aztertu eta orijinalenak aukeratuko ditu.
  • Apirilean, Ibilarte 06 erakusketarekin batera sari banaketa egingo da eta bertan erakunde laguntzaileek emandako produktuak irabazleei banatuko zaizkie (Athletic Club, Lagun Aro Bilbao Basket, Deia, Goya eta Bilbao Arte Fundazioa).
  • Lehiaketara aurkeztutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira, eta lan horiek zabaldu edo banatzeko baimena izango dute, baita egokiro deritzon komunikazio publikoko sistemaren bidez eta egoki deritzon helburuarekin lanak ezagutarazteko baimena ere.
  • Abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoak, Datu Pertsonalak Babestekoak, ezarritakoari jarraiki, II. Ibilarte Marrazki Lehiaketara aurkezten diren partehartzaileen datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dira. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta fitxategian agertzearen aurka egiteko eskubidea gauzatu nahi izanez gero, antolatzaileekin harremanetan jarri zaitezke.

 

 

 

Kontaizu

2006, Martxoa 01
Arloa: Arteder