Antzerki tailerrak Urduñan

Kontaizu

art31_1.jpg


art31_2.jpg

Hirugarren urtez jarrian, Antzerkiola Imaginarioak Nazioarteko Antzerki Topaketak antolatuko ditu Urduñan. Aurreko deialdietan planteaturiko helburuei helduko diete oraingoan ere: esperientzia eta teknika trukaketa ahalbidetu ez ezik, aktore lanbidean sakonduko dute horretara zuzendurik egongo diren tailerren bidez. Gainera, aurtengoan zenbait berrikuntza egongo dira kultur eskaintzan: aurreko topaketetan aktoreei zuzenduriko tailerrez gain, musikari zein dramaturgoentzako saioak antolatuko dituzte. Topaketak irailaren 3tik 17a bitartean izango dira, eta dagoeneko zabalik dago haietan izena emateko epea. Eskaintza ondokoa izango da:

  • Koodiyatam teknikari sarrera (Indiako Kalamandalam Ravindran irakaslearen eskutik).
  • Antzezpen tailerra (Espe Lopez-en eskutik).
  • Sufi dantzen tailerra (Irak-eko Kassim Bayatly-ren eskutik).
  • Ahozko tailerra (Aitor Agirianoren eskutik).
  • Laborategia eta Laberintoa (Antzerkiola Imaginaroak kordinatua).
  • Musika tresnen tailerra (Aitor Agirianok zuzendua).
  • Drama tresnak (Ander Lipusen eskutik).
  • Dramatrgiak eta zuzendaritza (J. L. Raymond-ek zuzendua).

Informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko helbidera jo dezakezue: Antzerkiola Imaginarioa Larraskitu errepidea, 35 Bilbo Tfno. Zkia.: 944 444 379 Mugikorra: 665 73 95 41 Posta elektronikoa: fti@antzerkiola.com Webgunea: www.antzerkiola.com

 

 

Kontaizu

2006, Uztaila 01
Arloa: Arteder