Afrika beltza koloretan

Patxi Gaztelumendi

art34_1.jpg


art34_2.jpg

Afrika beltzarekin lotzen dugu. Beltza delako Afrika. Kolorearekin lotzeko arrazoia ematen digu

%100 Afrika

erakusketak. Artea, koloreak, zuribeltza. Gugenheim museoan ikusgai Guggenheim museoa Bilbo Bisita baino gehiago bidaia irudituko zaizue. Museoan sartu, igogailuan gora eta bat-batean Afrikarako bidaia egin duzuelakoan, koloretako mundu batean murgilduko zarete. %100 Afrika letra handietan, zuribeltzezko argazkietatik, erakusketa bizi eta handi batera. Duela gutxi arte, Errusiako pintura eta artea izan da ikusgai Bilboko Gugenheim museoan, eta orain hango giro hotzetatik, Afrikako lur, herrialde eta artistengana helduko gara. Contemporary African Art Collection bildumatik Bilbora ekarriak, eta Afrikako artista garaikideen lanak ikusteko aukera paregabea, zer eta 2007ko otsailerarte.art34_3.jpg

%100 Afrika erakusketan Sahara azpiko Afrikan sortu eta bizi diren artisten lanak batu dituzte. Artistetako asko bizirik daude, bizi dira, artistak dira egun. Eta Bilbon ere izan dira, beraien obra ikusten. Zaletuekin batera museoa bisitatzen. Afrika kontinente handia da, eta bertako 15 herrialdetako artistak batzen dira erakusketa handi honetan. Guztiak XX. mendeko artistak. Bilbon ikusgai dugun erakusketa hau da izatez, Afrikako arteari buruz egun ikusi daitekeen erakusketarik handiena gainera, Contemporary African Art Collection bilduma pribatuan batuta dagoena. Bilduma garrantzitsuena izateaz gain, forma eta tendentzia ezberdinetako artelanak biltzen ditu bere baitan. Bilduma honek ez du museo izateko bokaziorik, eta horregatik batetik bestera mugitu eta erakusten da, Bilbora kasu.

 

25 artista

Gugenheimeko erakusketa honetan 15 herrialdetako 25 artisten lanak batzen dira. Belaunaldi ezberdinetako artistak. Gehienak hirigune handietan bizi dira, eta artelan figuratiboak, narratiboak edota didaktikoak sortu izan dituzte. Salaketa eta munduaren norabidearekin kexu ageri dira artelan ugari, eta Afrikaren oraina eta etorkizuna hartzen dute hizpide beraien obrek. Afrikak, kontinente moduan dituen kezka biltzeaz gain, komunitate gisa aurrera egiteko egitasmoak biltzen ditu erakusketa honek. Kolore asko, irudimen gehiago eta ondo ondo pasatzeko moduko erakusketa da. Adin guztietako lagunak biltzekoa. Irudimenak adinik ez duelako.

Patxi Gaztelumendi

2006, Azaroa 01
Arloa: Arteder