Etxea arte erakustoki

Patxi Gaztelumendi

art35_1.jpg


art35_2.jpg

Epelde&Mardaras Emilia Epelde eta Mikel Mardaras aspalditik dira ezagunak arte munduan. Euskal Herrian galerista bezala urte asko eman dituzte elkarrekin, eta hemengo artea kanpora, nazioartera zabaltzeko be egin izan dituzte hainbat ahalegin. Jose Luis Zumeta pintorearen galerista eta ordezkariak izan dira batez ere Bilbon bizi diren erandiotarrak. Eta Zumetaren koadroa handienak munduan zehar erakusteko ausardia izan dute. Zumetarekin ezohiko erakusketak antolatu dituzte, artea ikustera ohituak ez gauden lekuetan: Bilboko eraikin industrialetan, Erandioko merkatu zaharrean, Erriberako merkatuan edo Donostiako San Martin plazan. New Yorken edo Eskozian be erakutsi izan dituzte Usurbilgo artistaren lanak.

art35_3.jpg

Aspaldi honetan baina, Bilboko Alde zaharreko beraien etxean galeria bat jarri dute. Etxea bilakatu dute arte gune, erakustoki. Eta proposamen bitxia bada be, beraien webgunera jotzea nahikoa da etxearen dotoreziaz gain, artearen koloreek sortzen duten lilura ikusteko. Etxea, Bilboko Alde Zaharreko Jardines kalean dago. Erakusketak antolatzen dituzte maiztasun handiarekin, eta ostantzean Internet bidez bisitatzea gomendatzen dizuegu. Arteak horrela, museoetatik beste gune batzuetara ere jauzi egiten du. Galeriak mantentzea garesti izanik, lo, jan eta bizi garen etxea bere bilakatu daiteke museo.

Patxi Gaztelumendi

2006, Abendua 01
Arloa: Arteder