ZUBI ZAHARRAK ERAKUSGAI
Ibilarte marrazki lehiaketa.
Zubi Zaharra Ikastolak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak III. Ibilarte Marrazki Lehiaketa antolatu dute aurten. Maiatzean, Ibilaldiak Ibilarte 07 arte erakusketa antolatu zuen. Enkarterrietako herrietan zehar egon zen ikusgai, erakusketa ibiltaria beraz. Hainbat artista eta artelan ikusteko aukera izan genuen, gizarte guztietan bezala hainbat sentsibilitate eta aniztasun agerian utziz Euskara eta Euskal Kultura bultzatzeko helburuarekin. Erakusketan, teknika, hizkuntza eta estilo ezberdinetako lanak batu ditugu, askotarikoa izateak ikastolaren espirituarekin bat egiten duelako erabat eta aurtengo leloa berea egin du: geroaren deiadarra! Aurtengo arte erakusketan parte hartu duten artistak hauek izan dira: ALFREDO PENCHE, FRAN LEZAMA, NATXO ETXEBARRIA, ANA CHICANO, JOSE ANTONIO RUIZ, LUIS MARIA YERBES, GOTXI, INMACULADA ROY, NATXO IBARGUEN, BEGOÑA DOSOUTO, JANIRE ZAGAZTI, TXUS OSEGI, PIU FERNANDEZ, CONCHI TRIGO, JOSE JAVIER LACALLE (LAKA), MIKEL LOUVELLI, JOSE ANGEL RAMON "ZARRA" eta AMAIA ALBERDI.
Erakusketaren antolatzaileek umeak eta gazteak artera hurbiltzeko aukera bikaina bezala ikusi dute lehiaketa eta emaitza oso ona izan dela aitortu dute ikastolako ordezkariek. Balmasedako Zubia (zubi zaharra) oso elementu esanguratsua da herrian eta Euskal Herriko beste hainbat herrietan gertatzen den bezala historia handia gordetzen du bere baitan. Horregatik eta aurtengo Ibilaldiaren antolatzailearen izenak eta logoak zubian dutelako jatorria, marrazki lehiaketaren gaia
zubi zaharra
izan da. Hirugarren edizio honetan lanen maila oso altua izan dela aipatu beharra dago eta epaimahaiak oso zaila izan zuen irabazleak aukeratzea. Horregatik, lanen originaltasuna saritu egin dute epaimahaikoek eta kategoria desberdinetan lan bat baino gehiago aukeratu dute. Epaimahaiko kideak ibilaldiko ordezkariak eta Ibilarte erakusketan parte hartu duten bi artista izan dira. Sari banaketa maiatzaren 11an izan zen Balmasedako Klaret Antzokian. Bertan bildu ziren irabazleak eta beste hainbat lagun lanak ikusteko eta noski sariak jasotzeko. Ibilarterekin eta lehiaketarekin bat eginez, erakunde ugari parte hartu dute eta sari bezala banatu ziren produktuak antolatzaileen eskuetan utzi zituzten (kiroletako produktuak, jolasak…).
Hona hemen irabazleak: 3. urteko kategorian: Nahia Isuskiza eta Arkaitz Fernandez 4. urteko kategorian: Nerea Orrantia eta Naroa Gorostizaga 5. urteko kategorian: Oihane Fraile eta Patxi Eguren 6. urteko kategorian: Hector Orroe eta Amaia Garcia 7. urteko kategorian: Siaka Bodian , Maria Camila eta Susana Arbulu 8. urteko kategorian: Inaki Solozabal, Aitor Aranguena eta Udane Barrenetxea 9. urteko kategorian: Aida Gorostizaga eta Martiñe Arbulu 10. urteko kategorian: Aitor Iñiguez eta Ander Montero 11. urteko kategorian: Estitxu Ibarra , Itsaso Pérez eta Adrian Uribarri 12. urteko kategorian: Sonia Rivero, Leire Maza eta Izarne Guerrero 13. urteko kategorian: Martiñe Usabel eta Gaizka Zubiate 14. urteko kategorian: Bidane Larrañaga eta Oinaze LLaguno 15. urteko kategorian: Haizea Fernandez eta Eider Ondovilla Irabazleen obrak ikusteko: hemen