Udan antzerkia kalean

Patxi Gaztelumendi

art42_1


art42_2.jpg

Antzoki erraldoi bilakatzen dira gure kaleak udan. Negua barruan eman ostean, kalera urten eta antzerkia barra barra ikusteko aukera daukagulako orain. Horretan berebiziki laguntzen dute urte osoan zehar udarako lanean pasatzen duten antolatzaileen jardunak. Eta horrela uztailarekin batera, San Ferminak ez ezik, bestelako proposamenak ere badira hemen eta han. Oraingoan ere, Lekeitio eta Zarauzko kale antzerki jaialdiek horretarako beta eskainiko digute. Udaro udaro, eta uztaileko lehenengo asteburuekin nazioarteko antzerki taldeek eta Euskal Herrikoek bat egin ohi dute kostaldeko bi herriotan. Zarauzko

Kalerki

jaialdia uztailaren 5arekin –ostegunez- hasiko bada ere, Lekeitiokoak uztailaren 6a –eta ostiralez- izango du nazioarteko kale antzerki jaialdiaren lehen eguna. Eta asteburura luzatuko da eskaintza.

 

art42_3.jpg

Badu nora heldu, ez du zeri heldu, itsaso hutsa da nire herria Koldo Izagirre poemak gonbidatukok zaitu Lekeitioko Nazioarteko Kalealdira. Eta kartelean bertan, zerura begira jarriko zara, kaleko besteko zeruko antzerkia baita Lekeitiokoa. Trapezioak, musika, sua, kolore biziak, traste zaharrak, hizkuntza ezberdinak, gaugiroa eta eguneko artistak elkartuko dira Bizkaiko kostaldeko kresalaren usainera. Euskal Herriko zenbait talderekin batera –Atikus (Nafarroa), Gaitzerdi (Bizkaia), Trapu Zaharra (Gipuzkoa), Deabru Beltzak (Bizkaia) eta HortzMuga (Bizkaia)- , Frantziako lau talde (Carnage, Les trois points de suspension, Malabar eta Macadam piano- eta Kataluniatik hurbildutako Scura Splats arituko dira Lekeition. Horrela, musika, kalejirak, hankapaluak, urteroko Trapu Zaharraren kale ikuskizun barregarria. Denetarik, eta ona gainera. Horregatik 18 urteko esperientzia.

 

Patxi Gaztelumendi

2007, Uztaila 01
Arloa: Arteder