Amore bi eta... ARTEA
2002.urteaz geroztik, Bizkaiko Ikastolen festak, Ibilaldiak, bere ondoan duen bidelagun berezi bat aurkeztu nahi dizuegu:
IbilArte
, Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketa. IbilArtek estilo eta teknika ezberdinetako 26 euskal artisten lanak bilduko ditu datorren
urriaren 25etik azaroaren 15era
bitartean BBK-ko Erakusketa Aretoan (Bilboko Gran Via kalea, 32). Une jakin batetik aurrera gizakiak, eguneroko jarduerez gain, gai transzendentalagoen inguruko kezka azaltzen hasi ziren. Lehenengo adierazpen artistikoak gizakiaren dimentsio sinbolikoak mailarik gorena lortu zuenean egin ziren, euskarri desberdinetan eginak, haitzulo eta harpeetako hormetan nahiz objektu txiki higigarrietan. IbilArtek gaur eguneko euskal artisten adierazpenak bildu nahi izan ditu, hainbat euskarritan eginak, gizartearekin duten harreman zuzena erakutsiz hainbat sentsibilitate eta aniztasun agerian utziz; baina denen lokarri ideia bakarra, Euskal gizarteari Euskara eta Euskal kultura bultzatzeko nahia agerraraztea, ikastolaren izpirituarekin bat eginez. Ikastoletan sinisten dugulako eta etorkizuneko artistak euskaraz hezi eta hazi daitezen gura ditugulako. Arteak hizkuntza asko erabiltzen ditu (pintura, eskultura, argazkia…)eta hauetatik bidaiatzeko aukera izango dugu, gaur eguneko ikuspegi artistikoan barneratuz. Hurbil gaitezen bada artisten mundura gu ere eta bihotzez egin dezagun elkarlan, bihotzez gozatu dezagun artea, bihotzez… amore bi eta ARTEA! Ondoren, erakusketan ikusi ahal izango ditugun artistak eta euren obrak aipatzen dizkizuegu:
Lana |
Teknika |
Neurriak |
|
Jon Almazan
|
Bostezo
|
Mistoa oihalean
|
100x70
|
Elena Aitzkoa
|
Elena
|
Mistoa oihalean
|
86x70
|
Begoña Artabe
|
J.M.Barandiaranen omenez
|
Grabatua
|
50x60
|
Adrian Caparros
|
Izenbururik gabe
|
Akrilikoa oihalean
|
95x95
|
Ismene Costilla
|
Composición 33
|
Akrilikoa oihalean
|
195x130
|
Iñaki de la Fuente
|
Izenbururik gabe
|
Akrilikoa kartoian
|
32x32
|
Andoni Euba
|
Paisajes con heridas
|
Oleoa aluminioan
|
74x53
|
Andoni Fernandez
|
S/T 1
|
Oleoa taulan
|
107x80
|
Ibon Garagarza
|
Leihotik 1 eta 2
|
Marrazkiak eta collage
|
31x27
|
Iñaki G. Ergüin
|
Izenbururik gabe
|
Tenpera arroz paperean eta liho oihala
|
38x46
|
Angel Garraza
|
Izenbururik gabe
|
Loza
|
30x24x12
|
Koldobika Jauregi
|
Izenbururik gabe
|
Litografia
|
25x65
|
Jesus Mª Lazkano
|
Geometria del tiempo
|
Akrilikoa oihalean
|
45x45
|
Xabier Morrás
|
Estación de Ferrocarril de Buffalo
|
Akuarela eta ikatza paperean
|
27x35
|
Kiko Miyares
|
Izenbururik gabe
|
Pinu egurra
|
130x60x60
|
Carmen Olabarri
|
Izenbururik gabe
|
Mistoa oihalean
|
97x73
|
Vicente Paredes
|
El silo eta Kobetas
|
Positiboa kolorez, metakrilatoa eta PVC
|
100x67
|
Ramón Pérez
|
Izenbururik gabe
|
Oleoa oihalean
|
89x116
|
José Mª Pena
|
El momento de la ficción
|
Oleoa oihalean
|
115x140
|
Javier Riaño
|
Izenbururik gabe
|
Mistoa taulan
|
50x100
|
Ektor Rodríguez
|
Dorothy
|
Inpresioa aluminioan
|
100x66
|
Hnos. Roscubas
|
Serie Plegables (2)
|
Akrilikoa paperean
|
42x35
|
Jorge Rubio
|
De repente, en un día
|
Argazki papera aluminioan
|
146x114
|
José Angel
Uberuaga
|
Barrualdeko agerraldiak
|
Mistoa
|
20x24x32
|
Alberto Urkiza
|
Kalentura
|
Akrilikoa eta esmaltea oihalean
|
125x90
|
Begoña Zubero
|
Eur Nº 2 Roma
|
Digiform benetako eskalan
|
78x78x01
|
Argazkiak: Di-DA