GetxoPhoton argazkia nagusi
Getxo, irailaren 13tik urriaren 5era arte GETXOPHOTO izena duen proiektua ospatu da, argazkigintza jaialdi berria. Helburua, espazio urbanoak erabilera kulturaletarako berreskuratzea izan da, eta bide batez, argazkigintza eta imajinarekin erlazioa duten ekintza desberdinak herritarrengana hurbilduz.
Begihandi, UK aldizkariko lagunek sortu duten taldearengandik antolatuta eta Alejandro Castellote–PhotoEspañako zuzendari ohia- eta Begihandi taldearangandik komisariatua, GETXOPHOTO-k nazioarte mailan ezagunak diren, Antonio Briceño (Venezuela), Marcos López (Argentina), Vincent Rosenblatt (Frantzia), Numo Rama (Brasil), Javier Silva-Meinel (Peru), Manuel Vázquez (Kolonbia); eta hurbileko Sergio Caro, Ricky Dávila, Mikel Eskauriaza, Carlos Terreros, Juan Carlos Tomasi eta Jorge Yeregui bezalako argazkilariak bildu ditu. Horrez gain, Yuyanapag (Comisión de la Verdad y Reconciliación de Perú), Olhares do Morro (Rio de Janeiroko faveletako argazkilari taldea ), Itsas-Memoria (Euskal Museoko 1900. urteko argazki biduma), Bestelako postalak (Getxoko identitatea helarazten duen argazkigintza proiektua bertako egileengandik egina) eta Konra Mugertza-ren eskutik komisariatutako Getxoko argazki fondoen aukeraketa bezalako erakusketak ikusi ahal izan dira Bizkaiko kostaldeko herri honetan.
GETXOPHOTO-k, lehen edizio honetan ohikoak ez diren gune eta formatu adierazgarriak miatu ditu. Guztira 17 erakusketa izan dira gune publikoetan, fatxadak, parkeak, erakusleihoak, plazak, Algortako merkatua eta Portu Zaharra bera ere erabiliz. Herri-bidean instalazio desberdinak kokatu dira, kalean argazki proiekzioak erakutsiz eta argazkigintzari buruzko hitzaldiak antolatuz. Gainera, Algortako metroko plazan karpa kokatuko da eta bertan, erakusketa desberdinak eta tailerrak eskaini zituzten.