Leku bat Bruselan

Patxi Gaztelumendi

art47_1


art47_2.jpg

Leku bat antzerki obra bat da. Bi aktore taulatu gainean. Euskaraz. Gilkitxaro antzerki taldearen lana da, Euskal Herrian hainbat ekinaldi egin ostean, zer eta Bruselara joan berri zaizkigu lana aurkeztera. Leku bat antzeztu dute han, Belgikako ez ezik, Europako hiriburu ere baden horretan. Euskaldunak batu zaizkie han –antzezlana be, euskaraz eskaini zuten eta- flandriarrek ere harretaz jarraitu dute gure lagunen lana.

art47_3.jpg

 

Honolulu leku bat

Etxebizitzaren jabe izatea gaur egungo mendebaldeko gizakion ezinbesteko nahia bihurtu da. Egoera aztertzeko Elmer eta Lulu, tokian toki eta lekuz leku esperimentatzen ari dira. Gaur hemen... eta bihar? Etxebizitzak alaitasuna, jakinduria, maitasuna, dibertimendua eta adimena ordezkatu ditu. Baldintzari aurre egiteko Luluk eta Elmerrek, sistema enpiriko propioa sortu dute: bizitza bera da bihurtu dute bizileku. Bi aktore dira taulatu gainean, Lulu eta Elmer. Galder Perez eta Ane Zabala. Gidoia idatzi, jantziak atondu, entseguak egin eta Honolulu leku bat prestatu zuten urte hasieran. Horretan jarraitzen dute, saioak eginez Euskal Herri osotik. Etxebizitzari irudimena, lekuari izena, antzerkiari testua. Publikoari irifarrea, gogoeta eta ondo pasatzeko tarte bat.

 

art47_4.jpg

Gilkitxaro antzerki taldearen blogak halan dio: Goizean goiz jaiki eta pozik geunden eta joan ginen aireportura (yes, airport, Mr. Jonshon) hartu genuen hegazkina eta joan ginen Bruselara eta egin genuen euskaraz han antzerkia (yes, in basque, Mr) Hainbat leku ditu munduak, europak, bizilekuak, munduari begiratzeko leihoak eta bizitza sentitzeko lagunak... eta hoietan barneratu dira Deustuko antzerki taldekoak. Ikastola bateko antzerki tailer moduan sortu zena, Gazte lokaleko ekintzailez osatu, eta denboraren joan etorrian, hor dabiltza, gidoiak idatzi, erropak atondu, entseguak egin, eta emanaldiak eskaintzen. Han eta hemen. Euskal Herrian sortu, euskaraz lan egin, eta gure mugetatik kanpo be, antzerkia eroan dute. Orain hemen jarraituko dute, hemengo ekinaldietan. Hemengo kultur etxe, antzoki, gaztetxe, taberna eta edozein bazterretan Leku bat antzezten. Izan be, leku bat aski da antzerkia egiteko. Leku bat, lagun batzuk eta gogo apur bat.

Patxi Gaztelumendi

2008, Urtarrila 01
Arloa: Arteder