Udan be ikasten
Ikasturteari gutxi falta zaio bere amaierara heltzeko. Udaberritik gertuago ikusten da uda, eta udarekin oporrak. Oporretan baina, denetarako astia izaten dugu. Ni hona, zu hara, beste hori hemen, zuek han. Atzerrira doaz batzuk, baserrira beste zenbait. Eta ikasle sasoian asko eta asko udalekuetara. Kontua da, urteen poderioz, udalekuek ere izaera bereziak hartu dituztela. Hizkuntzak lantzeko profitatzen dituzte batzuk, eta lehen euskara indarzeko guraso eta irakasleen ekimena izan zena, egun ingelesa, frantsesa edo alemana ikasteko baliatzen dute ikasle batzuek.
Eta artea, arteak gustatu ezkero zer?
Ikastolen elkarteak, aurten ere Espejo eta Lekeition udaleku bereziak antolatu ditu. Espejoko
Gazte egonaldiak 08
edizioan ikusentzunezkoak, irratigintza, teknologia berriak landuko dituzte, udalekuetako ohiko ekimenekin batera. Bizikletan ibili, gaubelak egin, kantatu eta ondo pasatuz, beti ere. Iazko esperientzia -arrakastatsua izan baitzen oso- baliatuta, aurten eskaintza igo dute. Espejoko aterpean programa aberatsa prestatu dute. Iaz bezala, talde bakoitzak laburmetraia idatzi, grabatu eta ekoiztuko du, gero Interneten ikusteko. Horrez gain, blogak egiten ikasi, Hala Bedi irratian emankizun bat grabatu gero udalekuan eskaintzeko eta beste hamaika ezusteko izango dituzte bertaratzen diren gaztetxoek.
Iazko blogak oraindik sarean daude, txanda bakoitzeko bana. Soinutan blai 1.0 (lehenengo txanda Bernedon) eta helduagoek sortu zuten Pedro Mayo gazte egonaldiaren bloga. Bietan ikusi daitezke udalekuan egindako lanak, esperientzia, iritziak. Bi blogak udalekuan bertan egindakoak dira, eta egonaldia amaitu ostean, partehartzaileen harremana mantentzeko balio izan du. Espejon guztira lau txanda izango dira, ekainaren 29an hasi eta uztailaren 26arte. 13 eta 14 urtekoak egongo dira lehen bi txandetan, eta helduenak berriz -15, 16, 17 urtekoak- beste bi txanda izango dituzte aukeran, uztaileko bigarren hamabostaldikoak. Antzerkia gustuko dutenek, aurten ere
Kaleartea
izango dute Lekeition. Ikastolen elkarteak antolatuta, eta ikastoletako nagusienei eskainita, Uztaileko lehen egunetan antzerkia, arte dramatikoa eta ikuskizunak orohar maite dutenek non batu aukera izango dute. Gogoan izan gainera, udako egun hoietan Nazioarteko kale antzerki jaialdiaizaten dela Bizkaiko kostaldeko herri polit horretan. Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 6arte egongo dira gazteak antzerkiaren inguruan murgilduta Lekeitioko Kalearte udalekuan.
Argazkiak: Ikastolen Elkartea