"Gonekin ere..." argazki lehiaketa
Irungo Bilgune Feministak emakumearen bisibilizazioa bultzatzeko lehiaketa antolatu du. "Gonekin ere..." entzunda irudiren bat bururatzen zaizu? ba argazki kamera hartu, eta animatu!
Parte hartzeko argazkia gonekin@gmail.com helbidera bidali behar da maiatzaren 16a baino lehen. Lehiaketako irabazleak honako saria jasoko du: Elkarren erosteko 50 euroko txartela eta Hendaiako Talasoterapian bi lagunentzako sarrera.
Bidalitako argazkiak www.fotolog.com/gonekinere web gunean jarriko ditu Irungo Bilgune Feministak, eta maiatzaren 31n kale erakusketa egiteko asmoa du.