Maiatzaren 28ra arte IbilArte zabalik!
Gaur egungo euskal artisten lanak batu dituzte Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta aurtengo Ibilaldiaren antolatzaile Galdakaoko Eguzkibegi ikastolak. Erakusketa Bilbon egongo da, Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegian (Maria Diaz de Haro, 11)
IbilArten estilo eta teknika askotako euskal artisten lanak batu dituzte. Hainbat euskarritako lanak dira. Guztien arteko lotura zein den? Denek agerrarazi nahi die euskal gizarteari euskara eta euskal kultura bultzatzeko gogoa. Ikastolen proiektuarekin bat egiten dute artistek. Ikastolek ere arteari keinu berezia egin nahi diote, etorkizuneko aritstak euskaraz hezi eta hazi daitezen.
Artisten artean Andoni Euba, Iñaki Garcia Ergüin, Ismene Costilla, Javier Riaño, Jesus Mari Lazkano eta Carmen Olabarri daude besteak beste. Erakusketaren obra guztiak eta euren zehaztapenak Ibilarte 09 deituriko katalogoan bildu dira. Erakusketan bertan banatuko da.
Marrazki lehiaketa
IbilArte ekimenaren barruan Ibildaldiak ume eta gazteentzako marrazki lehiaketa antolatu du. Epaimahiak dagoeneko erabaki du nortzuk diren irabazleak eta sariak maiatzaren 22an, bariku honetan, banatuko dituzte Galdakaoko Musika Eskolan. Arratsaldeko 19:00etan izango da sari banaketa. Lan denak ikusteko bisitatu ezazue www.ibilaldia.net web gunea.
Eta gogoratu! aurtengo Ibilaldia "Gerizpetik eguzkibegire" lelopean ospatuko da maiatzaren 31n!