IbilArte 10

Amaia Gutierrez
ibilarte10
 
 
Badator IBILALDIA-10, eta aurten ere azken urteetako konpromisoari helduz berarekin batera IbilArte, Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketa. IbilArtek estilo eta teknika ezberdinetako euskal artisten lanak bilduko ditu apirilaren 15etik 30era bitartean Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegiaren Erakusketa Aretoan (Maria Diaz de Haro kalea, 11, Bilbo).

Inaugurazio ekitaldia  apirilaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan Erakusketa Aretoan bertan.

Ikastolen Elkarteak eta Bermeoko Eleizalde Ikastolak (Ibilaldia 10aren antolatzailea), gaur eguneko euskal artisten lanak bildu dituzte, hainbat euskarrietan eginak, baina Bermeo itsasoarei lotutako herria izanik, hori, hain zuzen ere izango da erakusketaren oinarria.

Itsasoko mareak gora egiten duenean (ikastolako mareak, euskara eta euskal kulturaren mareak...), guk kikunbera egiten dugu, buruz, artearen mundu zirraragarrian. Horretarako, euskal artistak ditugu bidelagun, Iñaki Garcia Ergüin, Ismene Costilla, Javier Riaño, Jesus Mari Lazkano,Carmen Olabarri, Roscubas anaiak, Iñaki de la Fuente, Anita...besteak beste. Erakusketaren obra guztiak eta euren zehaztapenak IbilArte 10 deituriko katalogoan bildu dira. Erakusketan bertan banatuko da eta www.ibilaldia.net web gunean ikusgai dago.

Hurbil gaitezen bada artisten mundura gu ere, kikunbera egin dezagun itsas zabalera, kikunbera baita ere IbilArtera!

 

Amaia Gutierrez

2010, Apirila 15
Arloa: Arteder