Luise Bourgeois hil da

Onintza Enbeita

 

Bihotzekoak jota hil da Louise Bourgeois New Yorken 98 urterekin. Duela egun batzuk bihotzekoa izan zuen, eta haren ondorioz hil zen maiatzaren 31n.

Louise Bourgeois eskultore frantziarra

 

Agian bere izena ez zaizue ezaguna egingo, baina armiarma erraldoiak jarri ditu munduko hainbat lekutan eskultore honek. Bilboko Guggenheim museoaren aurrean ere, jarrita dago haren armiarma eskultura bat (Mamá izena du eskulturak). Dena den, bere karreraren amaiera aldera baino ez zuen lortu arrakasta.

Frantziarra zen izatez, baina 1938an joan zen New Yorkera eta han hil da. Arte garaikidearen barruan, eraginik handiena izan duen artistetako bat dela esaten dute, eta AEBtan urte askotan bizi arren, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak omenaldia egin nahi izan dio ohorezko legioa eskainita.

 

Onintza Enbeita

2010, Ekaina 01
Arloa: Arteder