
Bere margolari ibilbidea gailurrean zegoela margotu zuen autoerretratu hori Manet margolari frantziarrak. Pinturaren munduko autoerretraturik onena omen da. Hala esan zuen Charles Moffet Sotheby´s etxeko kideak. Lanaren izen osoa Portrait de Manet par lui-même en buste o Manet a la palette da (Maneten bustuaren erretratua eskuan paleta duela gutxi gorabehera). Artistak autoerretratu bi egin zituen, eta hauxe da esku pribatuetan egon den bakarra (bestea Tokyoko Bridgestone museoan dago). 1997an bota zuten enkantera koadro hau azkenengoz, eta orduan, John Loeb bildumagile estatu batuarrak erosi zuen 14,3 milioi eurotan.