Klasiko ezezagunak
Onintza Enbeita
Berri harrigarria argitaratu berri du El País egunkariak. Diotenez, 70 urtean biltegi batean gordeta egon da Velazquez handiaren koadro bat. Guk ezin dugu gauza handirik esan, haiena delako esklusiba momentuz, eta bisita publikorik ez delako egin, baina merezi du berria irakurtzea.
Historiako obrarik onenak jasota daudela pentsatzen dugu, eta munduko museoak etengabeko lehian ari dira Van Gogh, Velazquez, Goya, Picasso, Rembrandt, Raphaelo zein Dalíren koadroak erakusten. Baina oraindik ere etxe partikularretan koadro hobeak baleude? Lantzean behin, halako gauzak posible direla esaten digute gertaerek.