Zapalkuntzaren irudia
Onintza Enbeita
Jodi Bieberrek jaso du World Press Photo saria. 2010eko argazkirik onena izanda afganistango neska gazteari atera ziona. Senarra ez zuen gizon batekin ibiltzea egotzi zioten, eta bere senarrak sudurra eta belarriak moztu zizkion koinatuaren laguntzaz. Alde egitea lortu zuen eta New Yorken bizi da neska orain, baina hainbat ebakuntza egin arren, aurpegie desitxuratuta dauka.
Herrialde musulmanetan ohikoak dira anputazioak. Emakumeei egiten zaizkie batez ere, adulterioa leporatuta. Argazki honek argazkilariari saria eman dio, baina zenbat lekutan emakumeek jasaten duten zapalkuntza salatzeko ere balio du, dudarik gabe.