Artea eta ikastolak boga! egiten IbilArten

IbilArte erakusketak estilo eta teknika ezberdinetako euskal artisten lanak biltzen ditu maiatzaren 5etik 22ra bitartean Bilboko Alhondigako Bastida aretoan. Gurekin arte erakusketa honetan parte hartu dezazuen eta artelanez goza dezazuen gonbidatzen zaituztegu. Honez gain, gure proiektua bultzatzeko eta laguntzeko arte lanak eskuratzera animatzen zaituztegu.

ibilarte1 ibilarte2

Herri arrantzale honi ondo baino hobeto dagokion leloa Boga! erakusketan oso presente egongo da. Aurrera jo esan nahi dugu BOGArekin. Aurrera, indarrarekin; guztiok batera, BOGA euskararen alde, BOGA gure proiektua ezagutarazteko, BOGA Ikastola eredua indarberritzeko, BOGA artearen mundu zirraragarriaren alde.

Boga egingo dugu beraz artearen mundu zirraragarrian. Horretarako, euskal artistak ditugu bidelagun eta euren konpromisoari uko egin gabe, Ibilaldiarekin boga egin dute IbilArte-11 antolatzeko aukera emanez. Bertan, hainbat artista eta artelan ikusteko aukera dugu, sentsibilitate eta aniztasun desberdinak agerian utziz baina beti ere erakusketaren helburu nagusiari eutsiz, Euskal gizarteari Euskara eta Euskal kultura bultzatzeko nahia agerraraztea, ikastolen izpirituarekin batera. Hazi eta hezi ditzagun euskaraz gaur eguneko eta etorkizuneko artistak!

Aurtengo erakusketak bi atal ditu. Alde batetik, hainbat artistaren koadroak ikusteko aukera dugu (Jorge Rubio, Jon Almazan, Ismene Costilla, Andoni Euba, Carmen Olabarri, Javier Riaño, Jesus Mari Lazkano, Ismael Iglesias). Bestetik, Ibilaldiak ekoiztutako txalupen interpretazioa egin dute artistek ( Fernando Garay, Anita, Snake, Latrini, Jokeremon, Carlos Campó, Liher Aranzibia, 400 muralismo, Iñaki Aretxaga...) eta kultura arlo guztietako artistek (Arkaitz Estiballes, Ken7, Klaudio Landa, Athletic...), sormen handiko obrak eginez.

 

Kontaizu

2011, Maiatza 11
Arloa: Arteder