Harribitxi ezkutuak
Alemaniako espresionismo garaiko artista garrantzitsuenetako bat izan zen Otto Dix alemaniarra. XX. mendeko bigarren hamarkadan garrantzia handia izan zuen espresionismoak Alemanian, eta mugimendu horren barruan handia izan zen Otto Dixen ekarpena.
Artista 1969an hil zenez, haren lan guztiak ezagutzen ditugulakoan egon gara, baina Herber Remmert galeristak Dixek margotutako koadro argitaratu gabeak aurkitu dituela esan du; lau, hain zuzen ere. Antza denez, Koch abizeneko bikote bildumagileak erosi zituen bere garaian, eta orain, hauen alabak izan ditu gordeta, Bavarian (Alemania hegoaldean). Remmertek egindako kalkuluen arabera, koadroak 1920-1923 tartekoak dira.
Lanak
Aurkitutako lau koadroetatik hiru akuarelak dira, eta laugarrena zirriborroa da. Akuarelak Nachtens (gaua), Soubrette (neskatila) eta Strich III (pintzelkada) dira, eta zirrborroa berriz, Dixek Alfred Flechtheimi egin zion erretratuarena omen da. Artista Dusselforden bizi izan zen garaikoak dira koadroak, eta 200.000 eurotik gora balio dezakete gaur egun. Momentuz baina, Remmertek Dixi buruz egitekoa den erakusketan erakutsiko ditu Dusseldorfen bertan.