Oreya Chamber Choir

Ukrainako Oreya Chamber Choirtaldeak ez du parekorik izan Tolosako 43. Abesbatza Lehiaketan (Gipuzkoa). Sari nagusia lortu ez ezik, ahots nahasien ataleko bi sailetan ere garaile atera da, hau da, polifonian eta folklorean. Lehiaketako irabazle nagusia izanda eta puntuaziorik altuena eskuratuta, datorren urteko Europako Sari Nagusian parte hartuko du, Mariborren (Eslovenia).

Amaiera ekitaldia ere aprobetxatu zuten euren maila eta baliabideak erakusteko. Abestu beharreko kantuez gain, bi opari egin nahi izan zizkieten entzuleei. Kriskitinak eta abanikoak atera, eta zapatak astintzen jardun zuten lehenik, gizonezkoak emakumezkoen maitasuna lortzen saiatzen ariko balira bezala. Sari banaketa amaitu ondoren, berriz, Nikolai Rimski-Korsakoven Polet Xmelya (Erlastarraren hegaldia) pieza umoretsua eskaini zuten, inguruan intsektu bat zebilkiela irudikatuz.

Taularatzeko modua, sentimendu desberdinen adierazpena: maitasuna, tristura, otoitza....aspaldian ahaztu ezin izango den abesbatza.

 

Kontaizu

2011, Azaroa 03
Arloa: Arteder