"Etxean beti gustatu izan jaku bertsolaritzea"

Kontaizu

bl21.jpg

  • Amaia Aurrekoetxea, Zornotzakoa.
  • Irailean, Batxilergoko Bigarren maila egiten hasiko da.
  • Eskolarteko txapelketetan finalista hainbat aldiz izanikoa.
  • Eskualdekako gazteen sariketan parte hartzailea.

 

 

Ze bertso lorpen dekozu orain arte?

Bertso lorpenak ba eztekot lar edo obeto esanda ie bapez baia bueno nitzako lorpen nehikoa da bertsotan apurke apurke aurrera segidutea,nok daki igual egunen baten izango gara zeozer bertso munduen be ez?

Nork animatu eutsun bertsotan hastera?

Etxean beti gustatu izan jakie bertsolaritzea ta afiziñoa txikitetik eduki dot baia gehien bat ikastolan igual. Lopategi hasi jakun bertsolaritza klaseak emoten ta orduen euki neban nire lehenengo kontaktue bertsoakaz, ordutik eurrera dana kate bat izan da

Txapelketetan kantau aurretik zer sentsaziño izaten dozu?

Egie esan behar badot eztot kantau txapelketa askotan baia, nik uste dot sentsaziñoa danok be antzekoa eukiten dogule lehenengotan behintzet. urduri egoten naz apur bet papelean sartu arte ta normalean papelean sartzen nazenerako berandu izaten da, baia bueno.

Gero eta neska gehiago dabiz bertsotan. Ze eretzi dekozu honen ganean?

Demostretan gabiz kapazidadea dekule bertsotan ta beste hainbet arlotan mutilen pare ibilteko! askotan ganera neskak hobeto dabiz mutilek baino e? Bertsolaritzan oin arte behintzet gehienok mutilek izan dira eta orain neskak lanean gabizela ikusteak ilusiñoa ta gogoa be sortzean doztez. Inder bat gehiago!

Gaubetan bertsoen bidez baliatuten al zara mutilenagana hurbilduteko?

Segun nor dan mutile ba igual, berak be bertsotan dakielako edo baia normalean ez nonor hurbiltako egoten naz itxoten. Ni ez naz hasten!

Zornotzan bertso eskolarik ba al dago?

Bertso eskolea badau Zornotzan eta bueno ondo gabiz. Ez gara asko baia nahikoa. Etxahun orain dala hiru hilabete hasi jakun bertsotan laguntan edo eta ordutik gusture. Esan behar be bai zornotzako bertso eskolea euskera talde baten barruen dauela eta eurek laguntan dozkuela saiotxuek herrien egiten eta dana aurrera eroaten ta aurton amaitu dogun arren datorren urterako diru laguntzak jaso doguz beraz hor ibiliko gara zorrontzarrok laster barriro be gerra emoten

Neurri luzeetako ala laburreko bertsolaria zara?

Segun noz eta nogaz. Batzuten nahiko da laburre esan behar dana esateko baia beste batzuetan ezta dana kabitan.Kasu horietan hobeto luzea.

PUNTUKA

 

BERTSO UDALEKUAK

Bertsozale Elkarteak antolatutako udalekuak aurten ere martxan dagoz. Aubixa baserrian, Elgoibarren adin guztietako gazteak batuten dira bi txandatan banaturik: lehenengo hamabost urte artekoak eta bigarren txandan hamabost urtetik hamazortzira bitartekoak, bertsolari diren monitoreen zaintzapean beti be. Bertso saio, bertso afarietan parte hartu eta entzun zein kantatzeaz gain hainbat ekintza eta irteera desberdin egiten dabez bertan dagozan denporan. Bertsotan elkar ezagutzea eta bertsoaz gozatzea daukiez helburu Euskal Herri osotik joan eta bertan bildu direan gazte bertsolari askok.

Kontaizu

2005, Abuztua 01
Arloa: Bertsoleku