Araban bertsolaritza ia inon ez lantzetik eskualde gehienetan lantzera pasa gara

Kontaizu

bl38.jpg

  • Oihane Perea 30 urteko gasteiztarra.
  • Bertsolaritza irakaslea da hezkuntza arautuan.
  • Arabako txapelketako finalista urte askotan, Emetik bertso kabaretaren partaide ere bada.
  • Hamazortzi hilabeteko umearen ama gogotsu dator txapelketara.

 

 

Zelan hasi zinen bertsotan?

10-11 urterekin edo. Serapio Lopez Baranbioko bertsolaria suertatu jakun ikastolan irakasle. Idazteko trebea baina lanerako alferregia nintzela esaten dau, eta bertsolaria izateko nahikoa omen da hori. Geroztik bertsoaren aitzakian gauza mordoa ikasi dot, jende mordo bat ezagutu dot... eta uste dot alferra izateari utzi dotsedala.

Arabako txapelketara begira ze preparazio egin dozu?

Apur bat denetarik. Garai batean taldean astean behin edo bitan bildu eta txapelketako lanak egiten genduzan behin eta berriro. Horrek errodajea ematen dautsu eta ez dau lan gehiegirik eskatzen. Halan da be etxeko lana beharrezkoa da, eta azken aldian horretan saiatzen ari naz: Errima zerrendak egin, irakurri, idatzi...

Ze helburugaz zoaz txapelketara?

Zerbait desberdina eskaini nahi dautsat publikoari. Bertsolari bezala eginago sentitzen naz, eta gustura nago taula gainean. Jendeari asko zor dautsat, beti sentitu dodalako bere babesa eta kariñoa. Espero dot inor ez defraudatzea, ezta nire burua be. Txapela dot helburu, eta denek izan beharko geunkela uste dot.

Emetik bertso kabaretean be kantatzen dozu. Ez dakienari azalduoizu zer dan.

Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta hirurok egindako esperimentua da. Emakume eta bertsolari bezala gure burua aurkitu nahi genduean eta emakumeahotsak eta bizipenak taula gainera atera. Kabaret zaharren ideia polita iruditu jakun, lumak jarrita eta ezpainak pintatuta egiten dautsagu jendeari harrera eta nire ustez saio diferente samar bat osatu dogu, gustatzen jakuzan gauzakaz osatutako entsalada: Olerkiak, musika, antzerkia, bertso-idatziak... Halan da be bat-bateko bertsoak, eta publikoarekiko harreman berezia dira gure Bertso kabaretaren arma nagusiak.

Zein da arabako ikastola/eskoletan bertsolaritzak daukan egoera?

Azken 10 urteotan asko aldatu da. Ia inon ez lantzetik eskualde gehienetan lantzera pasa gara. 1.000 ikasle inguru dira araban zehar bertsolaritza eskola ordutan lantzen dabenak. Horietatik batzuk bertso-eskoletara saltoa ematen ari dira eta pozik egoteko arrazoiak doguz.

Bertsolaria eta ama zara. Erraza al da bi lanak uztartzea?

Beste edozein lan bezain erreza edo gatxa. Okerragoa litike txandaka lan egitea edo tabernaria izatea. Saioak normalean asteburuetan dira eta gau partean. Astean zehar nirekin dago egunero. Asteburuetan aitarekin edo aiton amonekin izten dot eta oso gustura geratzen da.

Semeari bertsoak kantatzen al dautsazuz lo hartzeko?

18 hilabete ditu eta gehienetan bere kabuz lokartzen da zorionez. Bertsoak gustatzen jakoz, baina ez lokartzeko, adi-adi entzuteko eta bukaeran txalo jotzeko baizik. Izatez, 2005eko Txapelketa Nagusiko DVDa da Pirritx eta Porrotxen ostean gehien gustatzen jakona. Bertsoak jaio aurretik be, nerebarrutik entzun izanak, izango dau zerikusirik behar bada! Egilea: Iñaki Iturriotz Argazkia: bertsozale.com

PUNTUKA

 

GUTAGUTARRAK

Holan deitzen da Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek prestatu daben ikuskizun barria. Bertso berriak eta lagun zaharrak batzen dabez taula gainean aurrez prestaturiko bertsoen bidez. Historiaren tabernan, gutagutarrak...kantatzen dabezbeste hainbat kantaren artean eta ondoren bapatean aritzen dira tokian tokiko artistak gonbidaturik. Musikarien artean Josu Zabala, Zazpi Eskale proiektuan lagun izan ebena dago soinuagaz eta Euskal Herriko hainbat herritan egon dira eta egongo dira ikuskizun honegaz. Blog bat ere zabaldu dabe beraien notiziak zabaltzeko: gutagutarrak.eu

Kontaizu

2007, Martxoa 01
Arloa: Bertsoleku