Araban lehen aldiz jantzi eban txapela emakumezko batek

Kontaizu

ber40_1.jpg

  • Oihane Pereak jantzi eban Arabako txapela
  • Urte askotan bigarren sailkatuak eraman eban garaipena
  • Azken urteetako finalik beroena eta jendetsuena izan zan
  • Iñaki Viñaspre Abetxukoar gaztea sailkatu zan bigarren

Gaia: Bertso honegaz agurtu eban Oihane Pereak txapeldunak aurtengo Arabako uzta: Txapela ez da gauza handia Baina legala da behintzat Hainbeste zorte ez daukatenak Hartu nahi nituzke aintzat Bere aurpegia jende aurrean Agertu nahi ezin dutenentzat Bertso eskoletan buru-belarri ari zareten neskentzat aita ta ama ta amonarentzat, Olatzentzat, Unairentzat eta bertsoa maite duzuen euskaltzale guztientzat Egilea: Iñaki Iturriotz

Ab Tx O7 jatorrizko izenak emon dau aurtengo bere uzta. Oihane Perea izan da irabazlea, kontaizuko martxoko alean Bertsoleku atalean aurreratu euskun moduan, txapelaren bila doala esan eta ondo merezita eroan eban txapela. Hondartzarako giro hobea egiten eban arren apirilaren 21ean Gasteizen bertsozale asko urreratu zan aurtengo Arabako txapelketak sortu dauan berotasunera. Halan ba, bostak eta laurdenetarako Jesus Guridi aretoko jarleku guztiak beterik egoazan. Entzuleek eukien bertso gosea ederto asetu eben arrasti osoan entzun ziren bertsoakaz, azken urteetako girorik beroenean. Manex Agirre, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre eta Zigor Enbeita izan ziren kantari aritu zirean sei bertsolariak. Hasierako agurretan igarri zan bertsolariak gogotsu zetozela eta ofizioka eta bakarka egin beharreko beharretan ondo erantzun eben. Zortziko handian, Asier Otamendi eta Oihane Perea, hasieratik txapela lortzeko faboritoak ziren bi bertsolariek ofizio polita osatu eben. Irakasle lanetan jarri ebezan, Perea lanerako gogoz, eta Otamendi lana uztekotan. Euskaltegiko irakaslearen papera hartu eban Pereak. Euskara ikasi gero irakatsi bada hamaika apuru baina Araba euskalduntzea hartu genuen helburu hogeita hamar urte hauetan bide bikaina seguru begira zazu zure ingurura zerbait aurreratu dugu. Eta holan erantzun eutson Asier Otamendi institutuko irakasleak: Euskararekin itxura denez zu zabiltz nahiko oparo, nik institutu batean berriz nazka hartuta dut klaro, nahi duten dena egiten dute ta gurasok anparo, ume mokoak agintzen dute nik baino askoz gehiago. Zortziko txikiko beharrean be umorea behin baino gehiagotan nagusitu zan. Asier Otamendi semea Iñaki Viñaspre aitagaz lotsatuta bueltatu zala etxera iñoen gaiak. Aita beti esan dizut ez nabarmentzeko/ Eroskin kondoirikan zuk ez erosteko, hasi zan Otamendi eta bigarren bertsoan kajera portalekoa dala esan eutson semeak. Aitaren erantzuna be ez zan antzean geratu :Eta gauza bakarra gaur seguru dakit/ hobe erosi banitu zu jaio aurretik/, bukatu eban. Oihane Pereak eta Juan Mari Juaristik ere barre algarak egin arazo eutsiezan entzuleeri. Juan Mari lo hartu ezinik egoan Oihanek gaubetan festa egitearren eta olan bota eutson Juaristik lehen bertsoa: Lozorroan nengoen eta loa eten/ eta mala letxean ohetikan irten/ aizu bizilaguna musika hori ken/ zertan zabiltz gauero El Fary entzuten/. Asier Otamendiren hamarreko txikiko beharreko lehenengo bertsoa be aipagarria izan zan oso. Zigor Enbeitagaz prostituto papelean holan kantau eban: Hasieran zu zeuden nahiko urduria/ baina gero izan dugu une bat guria/ latigoa eta berdin urrezko euria/ dena bukatu da-ta zu zuri-zuria/ arren barka zaidazu eskuko zauria/. Puntuari erantzun ostean eta bakarkako lanaren ostean buruz burukoan ordua heldu zan. Puntuaziño gehien batu eben bi bertsolariek egin eben aurrera, Oihane Pereak eta Iñaki Viñasprek. Seiko motzean ofizioka egin eben saioa izan zan arrasti guztian txalo gehien jaso ebazana. Viñaspre bide ertzean dagoela Oihanek kotxea geratu eutson esanez: frenatu dut berebila/ eta nator bere bila/ nire ondoan eseri behar da halako mutila. Viñaspreren erantzuna be neurrikoa izan zan: Igo behar naiz baina, hala ere, ez ilusionatu. Ondoren, zer egingo eta nora joango ebazten egoazanean Viñasprek eman eutson konponbidea gaiari: Zuk etxerarte gidatu zazu, hortik aurrera nik.. Epaileek puntuak batu ostean garaipena Oihanek eroan eban 599,5 puntugaz . 570,5 Viñasprek; 394,5 Otamendik; 389,5 Agirrek; 383,5 Juaristik eta 378 puntu Zigor Enbeitak Oihanek izan eban nori eskertu lortzea hainbeste kostatu jakon Arabako txapela eta bertsoaren amaieran txapela publikoari jaurti eutson. Kristina Mardaraz, Iurretako bertso eskolako gidaria eta bertsotan lehenengo plazaratu zanak publikotik altxatu eta berriz be txapeldunari ipini eutson buruan.

PUNTUKA

Kontaizu

2007, Maiatza 01
Arloa: Bertsoleku