Homo homini lupus
Amaia Gutierrez
"Homo homini lupus", edo beste hitz batzutan, gizakia otsoa da gizakiarentzat, honela da Malenkoniaren bigarren diskaren izenburua.
Malenkoniaren eboluzioak goranzkoa izaten jarraitzen du eta atzera pauso bat edo bi egin behar badu indar handiagoz berragertzeko da, inoiz baino kemen handiagoz.
"Fahrenheit 451", single berria, non ohartarazten den ezin duela surik hartu inoiz idatzia izan ez denak. Era berean, Malenkoniak ez du surik hartuko, ez guztiz bederen, bere historia idazteke dagoen bitartean.