Lutxo Egia
Kontaizu
- Ez da damutzen 1969. urteko egun sargoritsu batean munduratu izanaz, ez da damutzen Santanderreko portuko baforeen testigantzaz sortu izanaz.
- Racing taldeko jokalari bihurtzeko amorratzen ei zegoen. Harrez geroztik, dena izan da gezur ipuin literatura bere bizitzan.
- Pamiela etxearekin "Kalezuloko animalien itzalak" poema liburua kaleratu zuen jolasa maite dutenentzat; Susa-rekin, berriz, "Paperezko hegazkinak" nobela bibotedun serioentzat.
- Egun, www.nontzeberri.com kultura webgunean ari da lanean.