Santa Luzia

Udane Goikoetxea Bilbao

Cabo Verdeko artxipielagoa hamar irlaz (bederatzitan biztanlegoa dago, hamargarrak hutsik jarraitzen dau) eta zortzi uhartetxuz osotuta dago...

4.033 km²-ko gainazala osotzen dabe, ilgora forman Ozeano atlantiarrean dagoz, Kanariar uharteen hegoaldean, Dakarretik 640 bat kilometrora.

Haizearen araberako talde bitan banatuta dagoz irlak: Sotavento (Maio, Santiago, Fogo eta Brava) eta Barlovento (Santo Antão, São Vicente, São Nicolau, Santa Luzía, Sal eta Boa Vista).
Jatorri bolkanikoa edo sumendizkoa dauka, baina azken erupzioa 1995ean izan zan. Uharte batzuk hareazkoak dira, lautadak. Beste batzuk menditsuak oso.

Horreen arteko bat da Santa Luzia.
Bidaia honetan, Santa Luzia bi ditugu bidelagun.
Santa Luzia, egunik laburrena
Santa Luzia, bistie kontserbetako grazie
Santa Luzia, eguna motza da, gaua luzea
Santa Luzia, goizean iluntzea
Santa Luzia eguna, argitu orduko iluna

Santa Luziaren inguruko testutxua egiteko gonbidapena dozu hau, irakurle fina.

Udane Goikoetxea Bilbao

2009, Abendua 11
Arloa: Arteder