Egarria bitsez ase

Udane Goikoetxea Bilbao

berandu da
beranduegi
beti zagoz joaten
sekula ez etorten
egia
errekak beti doaz, badoaz
itsasoak sikatu ziren.

 

Edo ez?


 

 

Itsaso honetan entzun dogu Xabier Leteren ahotsa eta irakurri be bai, ia ia ahotsa entzun arte.

Egunsentiaren esku izoztuak lana jente aurrean aurkezten dabil Xabier Lete. Oraingoa Urnietatik Bilbora etorri da.
Neu be hurreratu naiz hitzordura. Egia esan, sasoi honetarako makinatxu bat biderrez entzun dot....baina beste behin be gozatu dot.

Egunsentiaren esku izoztuak halantxe deskribatzen dabe.

Hamasei urtez argitaratu barik egon ostean, Xabier Letek inoizko poesia bildumarik bereziena osatu dau. Bizi esperientzietatik ondu eta idatzitakoa, iragan ederragazko miresmena, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta berraurkikuntzaren ametsa alkarreri lotuz. Unibertsal diren sentipen, arrangura eta eremuak, poesiaren gailurrean. Bere goi arnaseko poetika hizkuntza landu eta propioan isuria da eta, era ulerterrazean. Mugarria

 

Dana dala, erarik euki ezkero, parajetu Joxan Goikoetxeagaz egiten dauan errezitaldi batera, ez da gauza bera.

Ez da gauza bera, itsasoak sikatzea edo itsasoaren bitsez egarria asetzea.

 

Udane Goikoetxea Bilbao

2010, Urtarrila 12
Arloa: Arteder