Desbesarkatzeen ikastaroa

Udane Goikoetxea Bilbao

Zezenketen aurkako taldeko kide egin naiz.

Kartel gorri batek dakarst hau memoriara.

 

 

Eta gurako neuke ikusi dodan kartelaren ondoko kartelean irakurri: ezabatu zaitez zezenketen aurkako zerrendatik, ezabatu zure izena lagun, zezenketak debekatuta dagoz.
Inoiz gehiago ez ditugu zezenketaren aurretik zezenok gau oso batez ilunpetan, jan barik eukiko. Inoiz gehiago ez deutsaguez adarrak nerbioa ukitu arte kamustuko. Inoiz gehiago ez ditugu amu itzelezkoz apurka- apurka lausotuko, odolustuko. Inoiz gehiago ez ditugu geldiro-geldiro heriotzaraino eroanez espektakulu bihurtuko.

Eta gurako neuke hirugarren kartel baten irakurri: apuntatu zaitez nire besarkaden ikastarora. Besarkatzen irakatsiko deutsut geure ikas-aroan. Sinatuta, neu.

Baina bizitzak desbesarkaden eta desbesarkatzeen ikastaroa iragarri barik eskaintzen dau, doainik, izenik emon ez arren.

 

Udane Goikoetxea Bilbao

2010, Martxoa 09
Arloa: Arteder