Martiaren 24tik 28ra Zilar Astea Durangon
Joseba Sarrionandia izango da Zilar Asteko ardatza.
Ken Zazpiren Gaueko argiak kantua, Joseba Sarrionaindiaren letrak
Zilar Astearen helburua urtean behin euskerazko kulturgintzan zer emon dauen aztertzea eta plazaratzea da. Eta horretarako, autore bat, gai bat edo jazoiera bat hartuko da gai moduan. Disziplinartekotasuna be landuko da, euskerazko kulturearen adierazpide desbardinetan gai horrek izan dauen trataerea landuz eta adierazpide horreetan diharduten artistak alkartuz. Herri-kulturgintzeak be bere lekua eukiko dau, Durango osoko talde eta guneakaz zein Euskal Herri osoko eragile eta artistakaz.
Aurten, Joseba Sarrionandiari eskainiriko Zilar Aste honetan, Plateruena kafe antzokian ez eze, San Agustin kulturgunean, Udal Liburutegian eta batxilergoko ikastetxeetan (Maristak, Frai Juan de Zumarraga institutua, Jesuitak ikastetxea eta Ibaizabal ikastola) egingo dira ekitaldiak.
Ganera, Euskal Herri osoan diharduen Literatura Eskolak, Le Petit Theatre de Pain eta Karrika antzerki taldeek, Gotzon Barandiaran idazleak, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariek, Eñaut Elorrieta kantariak eta Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak hartuko dabe parte.