Bi
Udabarria da.
Udabarriko kontu bi
Udabarrian makatza, udagoienean mahatsa
Udabarrian lur guztia ernemin
Hori bat
Bi orain
Getxora goaz. 'Ondare Udabarria' zikloaren lehen jarduerea apirilaren 23an egingo da. Gotzon Elortza auzokide getxotarrak 60ko hamarkadan euskeraz egindako lehenengo dokumentalak berreskuratzeko egindako lanaren aurkezpena antolatu dabe Andres Isasi Musika eskolan.
'Getxoko izenak. Aldeetxe eta leku izenak' liburua plaza dala be jakin dogu. Mikel Gorrotxategik idatzi dau lana. 350 orritan zehar 1.300 izen batzen dituan liburuan udalerriko lekuen berben jatorria, historia eta esanahia, hainbat argazki eta mapa agertzen dira. Era guztietako lekuak agertzen dira, parkeak, hondartzak, baserriak, soloak, kaleak, plazak, etxebizitzak, errekak, mendiak, desagertutako toponimoak. Argazkiak batez be etxeenak dira eta argazki zaharrek paisajeak erakusten ditue.