Bizi taupadak
Eritetxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoiak utzitako arrastoak sendatzeko asmoz; bere burua defendatzeko, baina, erabaki gogorrena hartu behar izan zuen, eta orain luze eta zabal hitz egingo dute gertaera hartaz, haren zergatiez eta ondorioez, bere alaba Enarak, honen mutil-lagun Aingeruk, seme Luxanek...
Bizi Taupadak atalean argitaratu dau Elkar artitaletxeak 'Aurpegiko ubeldura' liburua.
Antton Kazabon (Oiartzun, 1954) lanbidez irakaslea da, bertsolaritzaren inguruan ere jarduna, eta haur nahiz gazteentzako liburu askoren egilea: Emozioen kuliska, Kaixo, Kattin!, Pirtzina zilborrean edo Zigarrotxoa ahoz aho.
Bizi taupadak, bihotz taupadak eta izu taupadak sailetatik bat gaur geurean
Hurrengoan akaso, bihotz taupadak, baina azken baten horreek dira
Bizi taupadak, liburua irakurrita jakingo dogu edo behintzat hausnartu ez ditugula zertan sortu izu taupadak.
Ez da horren gatxa.
Alkarrizketearen teknika erabiliz, kaleidoskopioa eraiki dau egile oiartzuarrak, pertsonaien arabera hainbat perspektiba eta ikuspegi eskainiz, eta gertaerei buruzko informazinoa be apurka-apurka emonez, irakurleak amaieran istorio osoa berreraiki dagian, eta Aurpegiko ubeldurak liburuaren inguruko bere ondorioak atara.