Gau Ipuinak
Laku garbi baten ur gardenen ondoan,
ur gaineko olatuak nola lasaiki,
zisneen maiestatearekin higitzen diren ikusten,
noizean behin belar berde bat iragaten den behatzen...
Horrexek dira gure hilabete honetarako aukeratutako letrak
Gau Ipuinak. Mario Onaindia.
Ametsa eta errealidadearen arteko erresuma mugabakoan kokatzen dira Mario Onaindiaren ipuin kezkagarrok.
Ipar Amerikako narratzaileen ildotik burututakoak dira.
Eta, Onaindiaren pertsonaiak urbanoak eta arruntak dira, zinemaren itxurakoak eta surrealismoz kutsatuak.
Mario Onaindia Natxiondo Bilbon jaio zan 1948an.
Hizkuntzaz, Historiaz, politikaz, zineaz, antzerkiaz edo eta komikiaz idatzi eban. Prentsarako be egin zituen zutabe nahiz artikuluak. Oroitzapenak tomo bitan argitaratu zituen eta literaturan zazpi bat nobela daukaz euskara hutsez. Ipuinak eta itzulpenak egitea be atsegin eban.