Idaztea abentura delako!
Xabi Borda. Gulliberren lokarriak
"Hezurlagunak", "Hezurrak bere beltzean", "Hezur sintetikoak" eta "Hezur Jokoan" ataletan erakusten ditu: munduari begiratzerakoan berezko nortasuna eta originaltasuna, hitzak aukeratzerakoan eta esaldiak tolesterakoan originaltasuna eta gustu bereziak.
Guztira 46 poema jaso ditu.
Gaiak asko dira: norbera, bikote kontuak, eguneroko bizimoadua...
Xabi Bordak dio: Idazteak abentura bat izan behar du. Idazteak behar du zerbait Gulliverren grina horretatik. Ekaitz neurotikoen menpe dago idazlea, eta nongo hondarretan lehorreratuko den jakin gabe itsasoratu behar du, naufragatzearen beldur izan gabe, itotzeko arrisku hori beti hortxe present izanda. Larri hori ez jako gatx, alderantziz.....
Xabi Borda (Azpeitia, 1981). Ingeniari ikasketak egin ditu eta, liburu biren egilea da: Birika zatiak poema bilduma eta Jotakie UrolanPop musika taldeari buruzko kronika.
Bere azken lana, Gulliverren lokarriak, Joseba Jaka Literatur Bekako sariduna izan da.
Irakurtea be abentura da!