Arratia inguruko hiztegia. Geure berbategie proiektua
Txiripitonea, mitxoletea, pitxikoletea, txilipitañea, mitxilotoia, mariposea, sorgin-bitxie, tirripitea, zeruko-katue, esakabie...
Arratia inguruetan era guzti horreetara esaten jako Tximeleteari.
‘Arratia inguruko hiztegia. Geure berbategie proiektua' lana aurkeztu dabe Angel Larrea Beobidek eta Juan Rekalde Izagirrek.
Hitzaurrean argitzen deuskuenez, herrietako hiztegien garrantiza da lan hau egitera bideratu dituena. Proiektua bera, Arratiako Institutuan sortu zan. Urte askoren ostean, dator liburu formako frutua.
Herrietan, baserrietan, auzuneetan galduta egozan berba, esamolde, egitura eta hizkuntza aberastasun oro berreskuratzeko eta barriro zirkulazinoan ipinteko euken ardurea sozializatuz joan zan geldiro-geldiro, lehenengo institutuko gainerako irakasle eta ikasleengan, ostean Arratiako gune Kontzientziatuenetan, Arratiako eskoletan....Sozializatze horren ondorioa da Arratiako Ganoraz euskara taldeak eratu eban arratierari buruzko ikastaroa.
Haren eta honen zioa bera: galduz doazen berbak eta esamoldeak, egunera ekarriz, gaurko bizitzan ainguratzea.