Eskalatuz

Udane Goikoetxea Bilbao

Udabarriko mila loreak: hitzordu asko
Asko baino gehiago dira hurrengo egunotarako daukaguzan hitzorduak.
Apirilaren bian olerkari eguna ospatuko da Euskal Herrian.
Umeen liburuen munduko eguna be ospatuko da batean eta bestean. Barriz, apirilaren 23an liburuaren nazinoarteko eguna ospatuko dogu.
Zergatik apirilaren 2an?
Hans Christian Andersen idazle eta poeta daniarraren jaiotza-eguna gogoratzen da. Andersenek Sirenatxoa, Ahatetxo itsusia, Enperadorearen arropa berria, eta beste hainbat ipuin idatzi zituen. Gaur egun be asko eta asko dira bere lanak irakurten dituenak.
1965ean ospatu zan Haur Liburuaren Eguna lehenengoz, Internatioinal Board on Books for Young People -IBBY Erakundeak bultzatuta.

Egunotan jaso dogun proposamen bat:
Mina, sufrimendua, arrazismoa, mugak, hesiak, azaleren kolorea. Pati Blascok konposatutako nobelearen ezaugarriak dira. La piel desnuda.
Bizitzako txatalak, pasarteak kontatzen ditu. K2 mendira egindako bidaia edo espedizinoa kontau eban arteko lan baten. Oraingoan ostantzeko bidaia proposatzen dau autoreak.
Maitasunaren indarra da nobelearen muina. Idazleak dinoanez, bizitzatik heriotzara eta heriotzatik bizitzara bideetako gogoetak eta liburuan oinarri dan barriro jaiotzea alkar hartuta plazaratzen dira lan honetan.

Angel Alamo krisian dagoen idazlea da. Krisi sakonagoan sartuko da autoz emakume bat harrapatzen dauanean. Baina, Angelek bat batean, koman geratu dan emakumearen familiaren lagun egitea erabakiko dau.
Dino autoreak: iluntasunean be beti dago argia.

Pati Blascori asko atsegin jako eskaletea, baina bizitzan eskaletea.

Udane Goikoetxea Bilbao

2011, Martxoa 30
Arloa: Arteder