Mendebalde Kultura Alkartea

Udane Goikoetxea Bilbao

Mendebalderen jardunaldietan izena emoteko epea barikura arte dago zabalik. Aurten hamabostgarrenez egingo dira jardunaldiak, barikuz eta zapatuz.
Informazino gehiago: www.mendebalde.com edo mendebaldekultur@gmail.com helbideetan.

Berbak hariz josten jardunaldiak bariku arratsaldean eta zapatu goizean egingo ditu Mendebalde Kultura Alkarteak, Euskaltzaindinko Plaza Barriko egoitzan. Barikuan, Xabier Amuriza bertsolari, idazle eta ikertzaileak hiztegi batu idealaren prozeduren eta oinarrien ganean berba egingo dau. Jarraian, Hizkuntzen gabeziak: euskara eta erdara, aurrez aurre izenburupean, Karlos Cid Abasolo Madrileko Unibertsitate

Konplutenseko euskerazko irakurleak etenbako alkarren eraginpean dagozan euskerea eta gaztelaniaren arteko gorabehera ontologikoak aurkeztuko ditu. Jacinto Iturbe EHUko Euskarazko lehenengo errektoreordeak hiztegien bilakaereaz eta gaur egungo egoereaz jardungo dau. Patziku Perurena idazle edo ikertzaileak eskainiko dau jardunaldietako lehenengo eguneko azken berbaldia, gaur eguneko adierazpide moduan euskereak dituan alde sendoak eta gabeziak azalduta.

Zapatuan Joseba Arrietari omenaldia egingo deutsie. Patxi Uribarrenek egingo dau gorazarrea. Juan Luis Goikoetxeak azaldu dauanez, Arrieta euskerearen munduan eragile handia izan da: Gu hasi baino lehen eragile handia zan Joseba; Bilbon erakutsi dan euskerearen katean eragile garrantzitsua.

Udane Goikoetxea Bilbao

2011, Maiatza 04
Arloa: Arteder