Josetxo Argiña. Mitxel Murua

Udane Goikoetxea Bilbao

Hargina

Antton Olariagaren irudietara zuzendu dodaz begiak.

Begi argiak, ulea eta bibotea gorriak, kiribilduta. Eskuan mazoa eta prest harria. Josetxo da bere izena eta hargina da.
Irudi hori erakusten dau Elkarrek argitaratu dauan liburuak:

Josetxo Argiña. Mitxel Murua.

Sei urtetik gorakoentzako istorioa da eta 6,70 euroren truke eskuratu daiteke. Guztira 32 orrialde daukaz eta errez irakurten da oso. Maiatzean plazaratutako liburutxua da.

Herrian oso maitea dan gizona da Josetxo. Gizon indartsua eta lanbidez hargina. Harginek harria lantzen dabe, eta Josetxo han ibilten zan egun osoan burdinazko mazo bategaz, kinki eta kanka!, harriei formea emoten.
Bere ondotik pasatzerakoan, herritarrek halantxe dinotse miresmenez:
-Josetxo da herriko gizonik indartsuena!

Eta kontatzen da liburuan:

Herri hartako alkatea harroa eta txepel hutsa zen, eta besteek esandakoa puztu egin behar izaten zuen beti. Herritarrek Josetxo herriko gizonik indartsuena zela esaten bazuten, berak zerbait handiagoa esan behar zuen.
-Herriko indartsuena ez, munduko indartsuena da Josetxo! Domina bat merezi du!
Alkateak gehienetan harropuzkeriak esaten zituen, eta herritarrak lotsatu egiten ziren hartaz; baina aldi hartan denak konforme egon ziren alkatearekin.
Denek baietz esan zuten: Josetxok merezi zuen domina bat.
Eta Josetxorengana joan ziren denak...

Gehiago irakurri gura izan ezkero, gogoratu izenburua eta autorea: Josetxo Argiña. Mitxel Murua.

Udane Goikoetxea Bilbao

2011, Iraila 22
Arloa: Arteder