Bitsa eskuetan
Poema liburua jente aurrean irakurri dau Miren Agur Meabek. Gustura entzun dogu.
Susa argitaletxeagaz plazaratutako liburua da "Bitsa eskuetan".
Lan hau hiru kapitulutan banatuta dago: La vie en rose, Harearen geriza eta Zapitxo intimoak. Guztira 55 olerki batzen dira orrialdeotan.
Era guztietako literatur generoak - ipuinak, nobela, haur literatura, eta abar- landu dituen autore hau barriro hurreratu da poesigintzaren arlora.
"Bitsa eskuetan" poema liburuan, amodioa eta heriotza dira gai nagusiak. Argitaletxeak berak liburuaren aurkezpena egin zanean zera azpimarratu eban, nortasun barri eta indartsuago baten bila egindako ahaleginaren espresinoa dakarrela Meabek. Joan da urtebete plazaratu zanetik baina, Miren Agurrek poemok jente aurrean irakurten jarraitzen dau.
Paradoxa bat da bitsa: ugaritasunaren eta ezerezaren sinboloa, hedonismoarena eta iragankortasunarena. Desioa, amodioa eta heriotza dira liburuko gai nagusiak, baina oinarrian galerei buruzkoa da "Bitsa eskuetan", bizitzak emon eta kentzen deuskuzan horreei buruzkoa.