Argitaletxe barria jaio da
Gaumin Argitaletxea
Fernando Morillo
Gauaren unerik ilunena.
Hori da gaumina. Misteriotsua eta sekretua.
Sorginen dantza eroa hedatzen den ordua,
eta kondaira zaharren doinu gozoa ereiten denekoa.
Gauminean dena da sinesgarri.
Dena zilegi.
Eta bakardadearen itzal beltzetatik
ortzadarrezko ametsak jaio daitezke,
iritsi berriaren lotsaz,
baina haurraren jakin-min aseezinaz.
Gauminaren ilunean abiatzen da egunsenti distiratsura doan bidea.
Eta orduan hasten dira harilkatzen,
hitz eta irudiekin,
ilargiaren magia eta goizaren lehen izpi epelak.
Istorio ederren erreinu amaiezina.
Oraingoz Gaumin argitaletxean liburuok aurkituko ditugu: Hildakoei esker eta haien erruz, Deabruaren letaginak, Izuaren pasabidea eta Marko panpinak trapuzko amets. Danak dira Fernando Morillorenak. Oraingoz.
Gaumin.com atarian aurkitu daiteke informazino guztia. Dendea, liburuak, kontaktua eta abar. Hortxe dago Sutondoan atala be. Tarte horretan, idazle-irakurle interakzinoa bideratu nahi da. Bereziki irakurle gazteengana heltzeko asmoz sortu da Sutondoan. Horrez gainera, irakurle gazte horreekaz egunero ibilten diren irakasleei be eskaini gura jake tartea.
Gaumin argitaletxea, ametsik nahi?
Fernando Morillo idazleak argitaletxea sortu dau, Gaumin argitaletxea. Gauminen ahalegin nagusia irakurleek, batez be gazteek, literatureaz gozatzea da. Olgeta gosea eta lilura biztu gura dira, irakurleen motibazinoa abiatzeko. Ohartu barik aberasteko eta osatzeko. Hor hasiko dira benetako irakurle bihurtzen. Betiko irakurle.