Zenbaki lehenen bakardadea

Udane Goikoetxea Bilbao
 
 
<< Mattiak pentsatzen zuen
Alice eta biak halakoak
zirela, bi zenbaki lehen biki,
bakartiak eta galduak,
elkarrengandik gertu
zeudenak,baina ez benetan
elkar ukitzeko bezain >>

 

Alberdania argitaletxean aurkitu dogu gaurkoa: Zenbaki lehenen bakardadea. Autorea Paolo Giordano italiarra da. Koldo Bigurik egin dau itzulpena. Elabarriaren jatorrizko izenburuak halantxe dino: La solitudine dei numeri primi.

Badira zenbaki lehenen artean zenbaki batzuk oraindik bereziagoak direnak, matematikariek zenbaki lehen bikiak esaten deutsie: zenbaki lehen horreek alkarregandik hur dagoz, ia alkarren ondoan, zenbaki bikoiti bat baino ez dago eta bien artean. Holakoak dira adibidez, 11 eta 13, edo 17 eta 19, 41 eta 43. Alkarregandik hur dagoz, bai, baina ez dabe inoiz alkar ikutzen. Egia matematiko hori, metafora eder hori aukeratu dau egileak Alice eta Mattiaren arteko historia hunkigarria kontatzeko. Umezaroan gertatutako jazoera ilun bik baldintzatu ditue euren bizitzak. Nerabezaroan hasi eta edadean gora sartu arte harreman estua eukiko dabe biek, baina alkarreganako erakarpen handia sentitzen badabe be, hesiak ipiniko deutsiez bizitzak bidean eta zenbaki lehenen moduan alkarregandik hur baina alkar ikutu barik egotera kondenatuko ditu.

 

<< Mattiak pentsatzen zuen
Alice eta biak halakoak
zirela, bi zenbaki lehen biki,
bakartiak eta galduak,
elkarrengandik gertu
zeudenak,baina ez benetan
elkar ukitzeko bezain >>

 

Udane Goikoetxea Bilbao

2012, Urtarrila 26
Arloa: Arteder