Txirri, Mirri eta Txiribiton

Udane Goikoetxea Bilbao

Pailazo ezagunez egingo dogu oraingoan berba.

Txirri, Mirri eta Txiribitonek berrogei urte bete ditue eszenatokirik eszenatoki. Martitik aurrera ospakizun ekitaldi bereziak egiteko asmoa daukie. Barri hori jasotean etorri jat gogora Alberdania argitaletxearen eskaintzea: Mendian eta Alima polita liburuak.

Mendian Andoni Egañak idatzitako abentura sorta da. Kontua da, Txiribiton oso potolo dagoela eta medikuak esan deutso kirola egin behar dauela: mendira joan. Txirri, Mirri eta Txiribitonek erabaki dabe Himalaiara joango direla. Katmandura lehenengo eta handik, Ibrahim xerparen laguntzari esker, Hantxe-Junda mendi tontorrera. Zenbat abentura aldapa handi haretan gora!

Juan Cruz Igerabidek idatzitakoa da Alima polita. Kontatzen dauanez, Muxapin bildurtuta bizi dira. Hango errege gaiztoak debekatu egin ditu jolasa eta barrea bere erresuman. Erregearen alaba politaren izena Alima da, eta pozik bizi izan da aitaren jauregiaren harresi barruan. Gaur urten dau lehenegoz kalera, eta oso triste parau da muxapitarren tristurea ikusita. Gaur heldu dira Txirri, Mirri eta Txiribiton Muxapira, eta, Alimagaz batera, muxapitarren barrea berbizten ahaleginduko dira.

 

 

Udane Goikoetxea Bilbao

2012, Otsaila 16
Arloa: Arteder