Letren hilabetea

Udane Goikoetxea Bilbao

 

Apirila literaturearen hilabetea da.

Letraz beteko da aurten be egun bakotxa eta batez be hilaren 23a, liburuaren nazinoarteko eguna. Ekitaldi asko egin ohi da apirilean eta hemen dakargu adibide polita.

 letra 12_04

 

Euskal Herriko ikastoletako umeen irakurketaren zaletasuna bultzatzeko asmoz, Juul Kanpaina  berezia antolatzen da ikastoletan. Ume eta gazteek euskeraz idatzitako liburu eta ilustratzailerik gogokoenak aukeratu leikiez euren botuen bidez.

Ikastolen Alkarteak urtero-urtero antolatzen ditu literatur hauteskundeak. Apirilaren hasieran egin ditue hauteskundeak. 465 botu jaso ditue 408 liburu gogokoena aukeratzeko, eta 157, ilustzailea hautatzeko. www.juulkanpaina.net gunean dago informazino guztia. Ikasleek eurek aukeratzen ditue liburuak gustuko dituenen artean.

Eta zuk, aukeratu dozu libururik?

Udane Goikoetxea Bilbao

2012, Apirila 17
Arloa: Arteder