Ez dago argi
Idoia Etxeberriak eta Eider Eibarrek alkarlanean osatu dabe hamabi urtetik aurrerako gazteentzako liburua
Lizardi saria jaso barri dau Mireia neskatoa protagonista dauen liburutxuak.
Mireiak pareko etxean argia ikusi dau, gau eta egun biztuta dagoan argi bat. Berak ez daki nor bizi dan etxe horretan, ezta zergatik daukan argia biztuta be: azterketak prestatzen dabilen ikasle bat? Oporretan joan eta argiak biztuta ahaztu dituenen bat? Hilda ete dago bertan bizi zana? Gaixorik? Delituren bat egiten ete dabilz bertan? Irudimenaren besteko jakin-mina dauka Mireiak, eta bere lagun Paulegaz batera misterioa argitzen ahaleginduko da, benetako ikerlariak balira lez.
Lehenengo atalean Argia leihoan izenekoan, aurkituko dogu istorioaren azalpena. Goizean argia, eguerdian, goizaldean, uneoro aurkituko dau Mireiak argia. Mireiari beti gustau izan jako ikerlari lana eta gehienetan asmatu egiten dau gainera. Baina, zergatik mogitzen da itsasoa, txakurrek noiz egiten dabe zaunka…Hortxe hasiko da inguruko etxeetan nor bizi dan argitu gurean. A, B, C eta D, lau etxebizitza solairuko. 6 x 4=24…
Bigarren kapituluan, Hiria eta herria izenekoan, Mireiaren familia ezagutuko dogu. Bide batez, hori bai, ikerketea aurrera daroa Mireiak.
Aitonaren aholkuak da hirugarren kapitulua. Olatuak eta arbolak laugarrena, Mertxe bizilagun barriaren ingurukoa. Ikastolea eta Paul deritxonean horrexek biok, ikastolea eta Paul ezagutuko ditugu.
Guztira hamar pasarte dira Idoia Etxeberriak eta Eider Eibarrek osatu dituenak.
Argituko ete dau misterioa Mireiak?