Sonbreirua

Udane Goikoetxea Bilbao

Joseba Sarrionaindiaren Narrazinoak liburuan aurkituko dozue Sonbreiru baten istorioa; hortxe ezagutu dogu sonbreiruaren jaubea, Werner Hebbel. Werner agurea da eta sonbreirua eta bufanda jantzita abiatzen da arratsaldero parkera.

Azken orrian itxi dau idazten dagoan istorioa: marinel batek, afrikar portu bateko burdelean, aurpegia oihal urdinez estaltzen dauan andere misteriotsu bat ezagutzen dau; gero, alkartzen dira eta andereak baldintza bakar bat iminiaz emoten deutso amore marinelaren amodioari, aurpegia estaltzen deutson zetazko ohialtxua sekula ez dagiola kendu da baldintza.

Wernerrek ez daki zelan burutuko dauan ipuina, eta seguru asko ez dau gehiago ikutuko amaiera barik itxiaz.

Haisera eta amaierarik ez daukan errealidadeari hasiera eta amaierea ipintea da literatura. Baina, amaierarik ez eukitea ez da ba amaiera mota bat? Errealidadeak ez dauka puntu finalik, eta literaturako puntuak artifizioak baino ez dira.

Ezagutu gura Wener Hebbelen amaiera?

Udane Goikoetxea Bilbao

2012, Urria 09
Arloa: Arteder