Irakurketa Ozenaz

Udane Goikoetxea Bilbao

Letradantza atalean irakurtekoez eta irakurgarriez egin ohi dogu berba; bada, oraingoan irakurketeaz hausnartu gura dogu. Irakurteko erak eta erak dagoz baina, egia da gitxitan edo gitxiegitan esaten nahiz irakasten deuskuela zelan irakurri. Eta, zer esanik ez, ondo irakurtea ezinbestekoa da.

Ikasleak, irakasleak, kazetariak, aktoreak edo eta beste esparru batzuetako profesionalak dira irakurketa ozena gehien erabilten daben taldeak.

Gaur eguneko geure gizartean idatziak garrantzia handia dauka eta talde honen eragin sozialagatik irakurketa ozenak bat-bateko mintzaerearen fonologiari eragiten deutso. Garrantzitsua da hurrengo hau adieraztea: irakurketa ozenaren garrantzia bera eta euskal fonologiaren arabera irakurten ikastea ze holan ez bada, erderearen fonologiaren arabera irakurten da.

Hau guzti hau eta gehiago landu dau Iñaki Gamindek lantaldean: Eneko Barrutia, Esti Izagirre, Juan Luis Goikoetxea, Karmele Perez, Maribi Unamuno eta Udane Goikoetxea. Liburutxua Mendebalde Kultura Alkartean eskuratu daiteke: Irakurketa ozena ebaluatzeko irizpideak Bizkaian.

 

 

 

Udane Goikoetxea Bilbao

2012, Azaroa 23
Arloa: Arteder