Maitagarria eta desioa
Neskatila batek maitagarriari lagundu eta maitagarriak, esker ona erakutsi edo adierazi gurean dinotso neskatoari aurrerantzean bere desio guztiak beteko deutsozala. Maitagarriak emon deutson dohaina gozatuz bide batez, neskatoa zelan andratzen eta zahartzen dan be irakurriko dogu 88 orrialdeotan.
Mariasun Landa idazle errenteriarrak oraingoan gaztetxuei zein nagusiei zuzendutako ipuina dakarsku. Maite Gurrutxaga ilustratzaile amezketarraren irudiz jantzitako ipuina da Maitagarria eta desioa, 13 urtetik gorakoentzakoa.
Pertsonaia nagusia Ezbai da. Pertsona berezia da Ezbai, sorgin kutsua eta ahalmen batzuk daukaz, hau da, maitagarri bati laguntzeaz gainera, maitagarri hori bizitza osoan bere zain egotea lortzen dau. Hori bai, neska, andra arrunta be bada Ezbai.
Mariasun Landak bere bidez kontauko deusku pertsonaia baten garapen fisiko, moral eta etikoahaurtzarotik zahartzarora; formakuntza azken baten.
Mariasun Landak dinoan moduan eta, Auden poetearen berbak gogora ekarriz, umeentzako liburu on bat inoiz ez da umeentzako bakarrik. Maitagarria eta desioa liburutxuak be irakurketa ezbardinak daukaz, irakurlearen gaitasun literarioarenĀ araberakoak.