Literatur Emailuak

Udane Goikoetxea Bilbao

Urtea letra artean hasi dogu. Hilabete honetan asko baino gehiago dira daukaguzan hitzorduak. Literaratur emonaldi edo ekintzen barri errez jaso daiteke han hor hemen baina, hilabete honetako gertaerak eta abar zeintzuk diren jakiteko, Emailuak kontsultatu ditugu, Liretatur Emailuak. Susa argitaletxeak egin eta argitaratzen ditu emailuok; norbere datuak emon ezkero, mailez jasoteko aukera dago.

 

image preview

 

Baina zer dira Literatur Emailuak; Literatur argitalpenak eta ekimenak iragarteko albistegi elektronikoak dira Literatur Emailuak. Susa literatura argitaletxearen atarian sartu ezkero aurkituko ditugu eta, esan dogunez, hilabetero eskuratu gura izan ezkero norbere datuak bertan orrian idatzi eta bidaltzea da biderik zuzenena. Literatur Emailuen bidez efemerideak ezeze, hilabeteko agenda be eskuratu geinke. Era erreza da literatura munduan gertatzen dana jakiteko, kontsultatzeko.

2002garren urtea ezkero euskal literatur munduak emon dituen albisteak eta nobedadeak astero-astero e-mail bidez bidali izan ditue Susa argitaletxeak eta Armiarma literatur sareak, doako Literatur Emailuak zerbitzuaren bidez. Gaur egun Emailuak blog bihurtuta dagoz, eta tarte horretan orainarte bidalitako mezu edo albiste sorta guztiak dagoz irakurgai. Bloga astero barritzen da, eta euskal literaturzaleek danetarikoak aurkitu ahal izango ditue.

 

Hilabete honetan, Emailuek dinoskuenez, honeek dira letrakaz daukaguzan zitak:

Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz berba egingo dute urtarrilaren 17an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Karmele Jaiok Ez naiz ni ipuin liburuaz jardungo du urtarrilaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Ainara Maiak Chansons d'amour poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du urtarrilaren 18an (ostirala) 19:30ean Irungo Kabigorri ateneoan.

Kirmen Uriberen Mussche nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.

Hedoi Etxartek Sinplistak poema liburua aurkeztuko du Iñigo Astizekin eta Angel Errorekin batera, urtarrilaren 18an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Hormiga Atómican.

Elizabete Manterolak "Gure literatura erdaretan" hitzaldia egingo du Literatura Eskolan urtarrilaren 19an (larunbata) 10:00etan Zarauzko liburutegian.

Lutxo Egiak "Ibaian gora izokinak bezala" hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 19an (larunbata) 12:30ean Bilboko Kafe Antzokian.

Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak ipuin liburua aztertuko dute urtarrilaren 23an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuari buruz ariko dira urtarrilaren 23an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Iban Zalduaren Idazten ari dela idazten duen idazlea ipuin liburuaz ariko dira urtarrilaren 23an (asteazkena) 19:30ean Las Carrerasko Haritzalde aretoan.

Patxi Zubizarretaren Hiru gutun Iruñetik nobelaz ariko dira urtarrilaren 23an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte euskaltegian.

Alessandro Bariccoren Zeta nobela aztertuko dute urtarrilaren 24an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Andrej Longoren Hamar ipuin liburuari buruz solas egingo dute urtarrilaren 24an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.

Pablo Sastreren Gauzen presentzia liburua aztertuko dute urtarrilaren 24an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.

Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean ipuin liburuaz solas egingo dute urtarrilaren 25ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Biltokin.

Hedoi Etxarte eta Alain Urrutiaren Ihes ederra nobela grafikoa aztertuko dute urtarrilaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Jon Arretxeren Griot liburua aztertuko dute urtarrilaren 26an (larunbata) 14.30ean Miarritzeko Mediatekan.

Patxi Zubizarretaren Joan nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 29an (asteartea) 17:00etan Ziortza-Bolibarko udaletxean.

Lizardi, Lauaxeta eta Leteren poemez errezitaldia egingo dute Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek urtarrilaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Donostiako San Telmo Museoan.

Harkaitz Canorekin Twist nobelaz jardungo dute urtarrilaren 31n (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Harkaitz Zubiriren Etxekalte nobelaz jardungo dute urtarrilaren 31n (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Jon Miranderi eskainitako ekitaldia zabala izango da urtarrilaren 31n (osteguna) 20:30ean Baionako Hor Konpon elkartean. Hizlari izango dira: Lucien Etxezaharreta, Ander Iturrioz eta Itxaro Borda. Musika: Pantxi Bidart eta Mirentxu Lazkano

Informazino gehiagorako kontsultatu: www.armiarma.com/emailuok/

 

 

 

 

Udane Goikoetxea Bilbao

2013, Urtarrila 20
Arloa: Arteder