DEUS EZ "Sherpak"

DEUS EZ Gipuzkoan 2016. urtean sortutako rock talde bat da. 2017. urtean beraien lehen diskoa grabatu zuten, energiaz betetakoa. Lehen lan horrekin Amurriock lehiaketa irabazi zuten eta Katapulta zirkuitorako ere aukeratuak izan ziren.

2018. urtean zehar taldea garatzen doa bere zuzenekotan oinarrituta eta abesti berriak sortzen hasiko da, haize rockeroago eta sakonago batekin. Lan horren emaitza Sherpak izeneko bigarren diskoa da, Iruñeako Drum Groove Studio etan grabatua. Josu Ervitik nahastu, grabatu eta produktore lanak egin eta gero Victor Sanchez ek masterizatuta izan da. 10 abestiz osatzen da diskoa,  non taldeak bere sustrai melodikoak mantentzen ditu baina soinu indartsuago bat, helduago bat eta nortasun haundiagoa duena lortuz.

Ikusi

Kontaizu

2019, Maiatza 22
Arloa: Musika