Dientes de Luna (Atmosfera)
Dientes de Luna taldea Gernikan sortu zen 2008an, eta Iparragirre Rock Elkarteko kide dira. 2012an argitaratu zuten “¡Esto sí que no me lo esperaba!” EP-a, gero iraupen luzeko bi disko, “Más vale tarde” 2015ean eta “Utopista” 2018an. Boskote modura funtzionatu izan dute, baina egun sei dira taldean. Euskera eta gaztelania erabiltzen dute.
Dientes de Luna taldearen laugarren diskoa 2018ko urria eta abendua bitartean grabatu, nahastu eta masterizatu du Jagoba Ormaetxeak Bilboko TAOM estudioetan. Ekoizpena: Dientes de Luna eta Jagoba Ormaetxea. “Orratz galduak” abestiaren letra Koldo Gezuraga eta Dientes de Luna taldearen artean egindakoa da. “Terapia” abestia 2018ko maiatzean egin zen “Gu be zuek gara” ekimenerako Onintza Enbeita eta Dientes de Luna taldearen hitzekin. Taldearekin gozatuko dute Gatibu, Foo Fighters, Dinero, Kuraia edo Ed Sheeran bezalako taldeak gustuko dituztenek.